Basoa eta Lasaiko programazioak, Fontaines D.C., Bicep, Blood Orange, Meute, Moses Sumney, Orville Peck eta, La Casa Azul, besteak beste, Kendrick Lamar, The Killers, Placebo, Pet Shop Boys, FKA twigs eta Bad Bunnyren kontzertuetara gehitu dira.

Bilbao BBK Live jaialdiak 2020. edizioko kartela itxi egin du 54 izen berri gehiagorekin. Guztira 93 artista arituko dira jaialdian uztailaren 9, 10 eta 11n, Bilbon. Jaialdiaren ezaugarri nagusiak aniztasuna eta kalitatea dira. Jaialdiak genero eta estilo aniztasunagatik apustu egin du, eta izen nagusiekin batera talentu berriak proposatu ditu.

Iragarpen berri honetan Fontaines D.C gehitu dira. Gitarrentzat erreleborik ez zegoela pentsatzen zutenek guztiz erratuta zeuden: Bere punk ondorengoko soinuak eta The Clashen eragina izateak gazteen eta 80. Hamarkada bizi izan zutenen arreta deitu du. Irlandatik ere (nahiz eta London finkatuak egon) Bicep datoz: euren musikak ez dauka araurik eta horrexegatik dantza industriaren lekua topatu dute. Blood Orange bezala, Polymath Devonté, ekoizlea, multi-instrumentista, konpositorea, zuzendaria, bokalista eta gaur egungo musikaren ahots eraginkorrenetarikoa dugu eta Kendrick Lamar edo D’Angelo berarekin alderatu izan zaio, gizon beltzaren inguruan egiten duen hausnarketa dela eta. Meute ere gehitu da: Techno Marching Band musika elektronikoaren kontzeptua goraipatzea lortu duen talde alemaniarra eta DJ plateretatik aldenduz, sold out-a egiten ari den ikuskizunak erabateko arrakasta izaten ari da. Datorren astean hasiko du bira berria. Moses Sumneyren musika sailkaezinak eta bere falsetto bereziak indie rock orkestra erako ikuskizun esperimentala ekarriko digu jaialdira. Orville Peck maskaradun bakeroa gero eta fenomeno ezagunagoa izaten ari da azken bolada honetan eta musika kritikoentzat zein modako adituentzat fenomeno oso erakargarria izaten ari da. Estatu Batuetako country klasiko musikako ahots famatuak dakarzkigu gogora Orville Peckek eta maitasunari zein Ipar Ameriketako lursail galduen inguruko abestiak egiten ditu cowboy honek. La Casa Azul, beti urratzaile, estiloen mugen arteko ezberdintasunak ezabatzen ditu eta 70. Hamarkadako disco musika 90. Hamarkadako Europoparekin nahasteko gai da. Kobetamendiko dantza pistan gogor dantzatzera gonbidatuko gaitu, zalantzarik gabe.

Basoa, festibaleko espazio desiratuena
Proposamen artistikoaz gainera, Bilbao BBK Live-ek arreta handiz zaindu ditu Kobetamendiko espazioak. Basoa musika elektronikoaren maitaleen espazioa dugu eta aurten bost urte beteko ditu. Ingurumen naturalean kokatutakoa, musikarekin ihes egitera gonbidatzen gaituen lekua dugu. Horrelakoa da musika elektronikoa guretzat eta horrelaxe adierazi nahi dugu: ospakizun kolektibora bultzatzen gaituen gonbidapena, bai bertara espreski horretara datozenentzat, bai lehen aldiz hurbiltzen direnentzat. Beti giro inklusiboan eta errespetuzkoan.

Pasa den urtean bezalaxe, osteguna egun oso LGTBIa izango dugu. Plater nagusia The Black Madonna izango dugu, aukeraketan zein teknikan kalitate musikal altua eskainiz. Diskotik teknora edota housetik hip-hop edo jungle-era arazorik gabe salto egiten duen horietakoa dugu The Black Madonna. Ostegunean ere Severinok eta Jim Stantonen groove diskoaren lekukoak izango gara, euren nahasketa eta Horse Meat Disko saioetan, breakbetats-en nahasketaz eta hip-hop-aren riff eta scratch zein baxu burrunbatsuekin eta Eris Drew espiritu diskoarekin. Josey Rebelle ere bertan izango dugu eta house edo technotik jungle, rare grooves eta garaje estiloetara bidaiatuko gara. Julian Falk pasa den urteko sorpresa izan zenak inauguratuko du Basoa aurten.

Ostiralean musika elektronikoaren ikonoa izango dugu: Carl Craig. Ameslari eta kreatiboa, Craig inspirazio iturria izan da underground eszenako artista askorentzat eta bere proiektuek kreatibitatetik jaiotakoak dira, futurismoarenganako zaletasunaren adierazle. Horrez gain, Palms Trax-en talentua izango dugu jaialdian; Call Super ere bertan izango dugu bere kapa zoragarriez eta ehundura korapilatsuez osatutako musikarekin; Identified Patient Holandako sorpresa fresko eta erakargarrienetarikoa izango dugu; eta Mozhgan iraniarrak eguneko kartela itxiko du, lehen begibista batean kontzeptu kontraesankak diruditen musikarekin.

John Talabotek berriro ere Basoako itxiera egingo du. Sekulako plazerra izango da bertan berriro edukitzea eta diskoa nola fusionatzen duen, house-aren sensualitatea nola adierazten duen eta indie-poparen tratamendua nola burutzen duen ikustea. Redrago Red Axes eta DJ Tennis-en (Life and Death zigiluko sortzailea) proiektua dugu. Euren saioan oso esanguratsuak dira disko psikodelia italoa eta israeldar trantze-rocka, den-dena rave zoroenen elementu propio askorekin. Silvia Jiménez, aka Jasss behin baino gehiagota ahozabalik utzi gaitu bere saioekin: EBMtik jaiotako ahots propioak (industriala eta zakarra) dimentsio erraldoietako musikara gailendu da: bakarra eta imitaezina. Lena Willikens emozioetan zehar mugitzen da, arte garaikidetik zinemara eta literaturara doan espektroan. Berauek bere instalazio eta ikusentzunezko set-en parte izan ohi dira. Hirian urteetan zehar egon ondoren, DJ Dave P-k larunbateko Basoa itxiko du. Bere burua soinu futuristaren aitzindari definitzen du.

Lasai, erritmoa baretzeko espazioa
100bpmak ez gainditzeko baldintzarekin (bihotzaren erritmoa hain zuzen ere), Lasai festibalaren burrunbatik aldentzen den altzifresez inguratutako eta Bilboko ikuspegi paregabeko leku aparta dugu. Komisario gonbidatu bi izango ditu Lasaik aurten: larunbateko kartelean Lena Willikens egongo da eta ostegun zein ostiralean Red Light Radio online irratiko emisora, sedea Amsterdameko Auzo Gorrian bertan duena. Gaur egun musika elektronikoko nazioarteko medio espezializatuenetarikoa dugu. Egunero streaming bidez emitituko dute eta Lasaiko saioak grabatuko ditu.

Lasai espazioan Charlotte Bendinks-en musika bizi, iluna eta psikodelikoa dantzatu ahal izango da, erritmo apalean. Dance musikaren mugak aztertu ahal izango dira ere Cosmo Vitelli DJ eta ekoizlearen eskutik. Bestalde, Low Jack-ek (Philipphe Hallais) dancehall-a, soinu artea eta techno esparruak aztertuko ditu. Jack ‘Riddims du Lieu-dit’ en autorea da (Editions Gravats zigilukoa) eta Dominik Fernowrekin batera Rainforest Spiritual techno eperimentalaren jabea da. Giro ukitua Yu Su Dj, konpositore eta ekoizleak ezarriko du eta ehundura natural zein ‘jazz-bient’ soinuetatik igaroko da, Marylou frantsesaren soinu oniriko, zarata inprobisatuen eta korden laguntzarekin. Estatu mailan, Katza izango dugu, Paraleloan euskal kolektiboaren kide sortzailea. Proiektu honek postpunk-a, dub-a eta industria musika nahasten ditu. Iro Aka bikote bartzelonarrak downtempoa, house-a, technoa eta ambient-a fusionatuko du.

Eskaintzara Ivan Smagghe frantsesa gehituko da, hamarkada bat baino gehiagotan makina bat argitalpen egin dituena, Black Strobe proiektua barne. Ziur gaude electro houseko saio ilunek dantzan jarriko gaituztela. Zoharrek beat industrialak ekarriko dizkigu 90. Hamarkadako sustraiak dituen Zohar holandarrak; Bufimanek (Wolf Mueller edo Diskoking Burnhart McKoolski bezala ezaguna ere) groove disko tribalak danbor indartsuak ekarriko dizkigu; Xhamana Johnesek tehno ilun eta sofistikatua zein deep house-a; Beesmut Soundsystem holandarrek 80. Hamarkadako minimalismoa, afrohouse, acid, exotica eta electroa nahasteaz arduratuko dira… Eta zerrendak aurrera egiten du: Holandako underground eszenak Upsammy ekarriko digu, zientzia-fikzioan oinarritutko erritmo futuristikoez osatutako technoa eskainiz. Lena Willikensek kartela osatuko du El Tigre Soundekin batera: bere magiaren bidez inprobisazio saio bakarra eta aparta izango dugu Kobetamendin.

Kartel zabala, anitza eta kalitatezkoa
Hurrengo edizio honetan Ho99o9 kultu taldea izango dugu. Soinu indartsuagatik ezagunak, hip-hop, punk eta rock astunaren erritmoek era naturalean bat egiten dute. Kaliforniako SiR raperoa R&B Funk eta Soulagatik eragina izan ostean jaialdira etorriko da hain ezaguna den bere jario arinarekin. Kendrick Lamar edota Lil Wayne bezalako artisten laguntza izan du. The 2 Bears taldeak, Raf Rundellek (1965 Labelen sortzailetako bat) eta Joe Goddarden eskutik (Hot Chip) osteguneko karpa itxiko du oso era dibertigarrian. Los bitchos ere bertan izango dugu, azken bolada honetan Londoneko musika eszenan arrakasta handia eskuratu duena. Working Men’s Club inglesak ere bertan izango dira 2019ko ‘Bad Blood’ debut singlea aurkeztuz: 70 eta 80. Hamarkadetako punk ondorengoko revivala. Bristoleko 2017ko Scalping taldeak ere bisitatuko gaitu, dantzarenganako maitasuna eta punk-aren arintasuna eta zarata lantzen duen taldea. Ghum-ek cold.wave-a, grunjea eta postpunk-a uztartzen ditu.

Gainera, Sen Sernaren pista ezin izango dugu galdu: kritikak eta publikoak gogo handiz jaso du ‘Sensaciones’ lan berriak. Asturiasetik Fasenuova dator, musika elektronikaren esparruan ibilera oso pertsonal eta imitaezinekoa. Hegoaldetik Colectivo Da Silva datorzkigu. Bertan, Granadako zazpi musikarik parte hartzen dute 2017tik, gure pop-aren erakusgarri. Yeyé ondorengoko soinuarekin, lo-fi espektrotik eroso mugitzen dira, pop-aren iluntze gozotik eta psikodeliaren soinu itzaltsutik. Yawners 90. Hamarkadan mugitzen da eta Salamankako Elena Nietoren ahotsa zuzenean entzutea berebizikoa da. Baterian Martín Muñoz musikaria dugu. Behin baino gehiagotan The Breeders taldearekin alderatu dituzte. Madrilgo underground esparruan Megansito el Guapo taldea dugu, pop estilokoa baina oinarri sendoak elektronikan dituenak: eraginak Erresuma Batuko garajetik dubstep edo breakbeat estiloetatik mugitzen dira. Bakalaoaren ibilbidean hazitakoa dugu Topanga Kiddo. Bere estiloak 90. Hamarkadako EBMtik underground britainiarrera bidaiatzen du. Elektroniko usaina duen edozein soinu erakargarria da taldearentzat, gune exotikotik eta ezezgunetik badator bereziki. Blanco Palmera Galiziako Madrilen finkatutako bikotea dugu eta pasa den urtean benetan harritu gintuen. Plateretan Daniless izango dugu. Madrildarrak dibertsio tsunamia ekarriko digu jaialdira rock eta pop eskaintza indartsuarekin eta hit eztabaidezinekin. Bartzelonako Apolo aretotik (Club Nitsa Barcelona) DJ Pegatas izango dugu. Viniloen bildumagile sutsu honek jaia ziurtatuko du Kobetamendin. Bertako eskaintzaren artean Amorante izango dugu, Iban Urizarren proiektua. Bere asmoa, aurreiritzi musikalak alde batera utzi eta edizio honetako momentu berezienak biziaraziko dizkigu. Mungiatik TOC etorriko dira euren debuta aurkezteko: melodia eranskorrez betetako saioa.

Bilbao BBK Live 15. Ediziora iritsiko da Europako hitzordu musikalen artean. Formatu Handiko Festibal Onena bezala saritua Fest Sarietan eta zortzi kandidatura eskuratu ditu Iberian Festivals Awards 2020an. Observatorio de la Culturako azken edizioan goraipatua izan da Estatuko Ekimen Garrantzitsuenetarikoen artean, eta baita sektoreko aurreratze handiena izan duena.

Bilbao BBK Live 2020ko uztailaren 9, 10 eta 11n antolatuko da. Aurreko urteetan bezala, kokapen ezinhobea izango du kanpinerako, Arraiz mendiaren gailurrean bertan: leku aparta naturaren maitaleentzat eta Bilbora kanpotik datozen bisitarientzat. Jaialdira antolatutako bidaiekin etorri ahal izango da. Bonuak zein egun bakarrerako sarrerak salgai daude eta epeka erosteko aukera eskuragarri dago festibaleko webgunean.

BILBAO BBK LIVE
2020ko 9,10 eta 11n
Kobetamendi, Bilbo

Uztailak 9, osteguna
KENDRICK LAMAR · PLACEBO · CARIBOU · MEUTE · THE RAPTURE · ACID ARAB live ·  ionalee / iamamiwhoami · LA BIEN QUERIDA · ORVILLE PECK  · PERFUME GENIUS · BLANCO PALMERA · CHAI · ERIK URANO · MEGANSITO EL GUAPO · SiR · STELLA DONNELLY · THE 2 BEARS · THE MURDER CAPITAL · XABI BANDINI

Basoa: THE BLACK MADONNA · HORSE MEAT DISCO · ERIS DREW · JOSEY REBELLE · JULIAN FALK

Lasai: COSMO VITELLI · IVAN SMAGGHE · MAX ABYSMAL · UPSAMMY · XHAMANA JOHNES

Uztailak 10, Ostirala
THE KILLERS · BICEP live · BOMBA ESTÉREO · FONTAINES D.C. · SUPERGRASS · HINDS · HO99O9 · KELLY LEE OWENS · LEÓN BENAVENTE · TOMM¥ €A$H · WHITNEY · CALIFATO ¾ · CARIÑO · COLECTIVO DA SILVA · DANILESS · DJ PEGATAS · DORA · INHALER · OMAGO · SCALPING · SEN SENRA · TOC · WORKING MEN’S CLUB

Basoa: CARL CRAIG · PALMS TRAX · CALL SUPER · IDENTIFIED PATIENT · MOZHGAN

Lasai: BEESMUNT SOUNDSYSTEM · BUFIMAN · CHARLOTTE BENDIKS · IRO AKA · YU SU

Uztailak 11, larunbata
PET SHOP BOYS · BAD BUNNY · BLOOD ORANGE · FKA twigs · FOUR TET · EL COLUMPIO ASESINO · LA CASA AZUL · MOSES SUMNEY · SLOWTHAI · TINARIWEN · YVES TUMOR · AMORANTE · CHICO BLANCO · FASENUOVA · GHUM · KAYDY CAIN presenta SALSA DURA · LOS BITCHOS · MARÍA JOSÉ LLERGO · TOPPANGA KIDDO · TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO · YANA ZAFIRO · YAWNERS

Basoa: JOHN TALABOT · DJ TENNIS + RED AXES: REDRAGO · JASSS · LENA WILLIKENS · DAVE P

Lasai: LENA WILLIKENS & EL TIGRE SOUND · LOW JACK live · KATZA · MARYLOU · ZOHAR

Bonua: 140€ + gastuak, momentuko eskaintza apirilaren 3ra arte
Bonua + kanpina: 158€ + gastuak. Momentuko eskaintza apirilaren 3ra arte
Eguneko sarrera: 60€ + gastuak sarrerak epeka eros daitezke

Salmenta

Kutxabank deskontua: 16€ Lehenengo 1.000 bonuek 16 €-ko deskontua izango dute, eta 10 €-ko deskontua lehenengo 200 eguneko sarreren kasuan; txartel bakoitzarekin gehienez ere bonu bat edo sarrera bat erosi ahal izango da. Erosketa egiteko unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontua. Sarrerak saltzeko Kutxabanken terminaletan edo webgunean bakarrik: www.kutxabank.es