Jaialdiko artisten zerrenda uztailaren 8a baino lehen iragarriko da 

Lehen-lehenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuei guztioi zuen pazientziagatik eta erresilientziagatik, une latz hauetan inoiz baino babestuago sentiarazi baikaituzue. Pentsatuko zenutenez, Bilbao BBK Live jaialdia ezin izango dugu egin programatutako egunetan eta moduan. Apurtxo bat gehiago itxaron beharko dugu, gure hitzordua 2022ra atzeratu behar dugu eta. 

Baina berri onik ere bada. Uztailaren 8an egin behar genuen aurtengo jaialdia; beraz, egun hori baino lehen iragarriko ditugu Bilbao BBK Live 2022 jaialdian parte hartuko duten artisten izenak eta, horretaz gain, sarrerak itzultzeko prozesua nolakoa izango den zehaztuko dugu.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez izaten ari zareten pazientziagatik eta, zuek bezalaxe, gu ere erabat frustratuta gaude aurten ere ezin izango dugulako jaialdia egin. Baina absentzia luze honen ondoren, itzulera sinestezina izango da eta merezi izango duela hitz ematen dizuegu. Zuzeneko musika gozatzeko eta ospatzeko irrikaz itzuliko gara.