Jaialdiak

"SEGÚN LA LONDON SCHOOL OF ECONOMICS, ASISISTIR A FESTIVALES DE MÚSICA ES LA ACTIVIDAD QUE APORTA MÁS ALEGRÍA Y FELICIDAD A LA PERSONAS. ASÍ QUE NOS DEDICAMOS NO SOLO A SER FELICES, SINO A COMPARTIR NUESTRA ALEGRÍA"

Azkena Rock Festival

Azkena Rock Festival

VITORIA-GASTEIZ / EKAINA / 2 Egun

Azkena Rock Festival, ARF askorentzat, Rock n’ Roll-aren arloan erreferentziazko ekintza da, galdu ezinezko hitzordua musika estilo honen maitaleentzat. Horrela, 2002an izandako lehenengo ediziotik, nazioarteko izar handienetarikoak pasatu dira ARF-ko oholtza gainetik. Esparruaren erosotasuna, giro lasaia eta arnasten den adiskidetasuna dira jaialdi honetako publikoa berezi egiten dituenak.

  • 18 EDIZIO
  • 30.000 IKUS-ENTZULE

ITZELA, GELDITU GABE HITZ EGIN NEZAKE JALDI HONI BURUZ, BATEZ ERE, SUPOSATZEN DUEN ESPERIENTZIA IKARAGARRIAZ.

Trip Advisor, 2018
GEHIAGO JAKIN

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live

BILBO / UZTAILA / 3 Egun

Azken urteetan, Bilbao BBK Live hazkunde eta bilakaera handiena eduki duen jaldietariko bat izan da. Duela 14 urtetik, milaka persona biltzen dira Kobetamendin, Bilbotik oso gertu kokaturiko ingurune natural eta paregabe batean, zuzeneko musikaz gozatzeko.

  • 14 EDIZIO
  • 120.000 IKUS-ENTZULE

BILBAO BBK LIVE INOIZ EGONDAKO NAZIOARTEKO MUSIKA JAIALDIRIK ONENA DA SEGURUENIK

Will Lavin - Joe Mag, 2018
GEHIAGO JAKIN

BIME LIVE

BIME LIVE

BILBO / UDAZKENA / 2 Egun

Jaialdiak ez dira udarako soilik, eta horrela egiaztatzen du BIME Live-k, udazkeneko jaialdien arloan gaur egungo nazioarteko erreferente denak. Hasieratik kokatu da esparru itxi batean, ekintza hau ospatzeko lekurik onenean, Bilbao Exibition Center-en (BEC!).

  • 7 EDIZIO
  • 30.000 AENTZULE

EZ DAGO BIME MODUKO BARNEKO JAIALDIRIK, BIZIKI GUSTOKO DUT BERE GIROA.

Rosa Martinez - BIME LIVE-KO ENTZULEA
GEHIAGO JAKIN
Imagen polaroid con una anochecer y el logo del festival Cala Mijas

Cala Mijas

Cala Mijas

Cala Mijas / Iraila

Udako azken asteburua, eta 2022ko irailaren lehena. Cala de Mijas, Málaga, Costa del Sol. Udak oporretarako itxiera perfektua aurkitu du Cala Mijas nazioarteko jaialdi berrian. Hiru eguneko ekitaldi bat non esperientzia bizitzea jarrera kontua den: zuzeneko musikaz, hondartzaz, Mijas herriaren xarmaz, gastronomiaz eta egunsenti bihurtzen diren ilunabarrez gozatzea. Ekitaldiak 2030 Agendarekin eta Malagako udalerriaren inguruarekin duen konpromisoa da Cala Mijasen ardatzetako bat.

  • Lehen edizioa
  • Jaialdi iraunkor eredu berri bat

Donostia Festibala

Donostia Festibala

DONOSTIA / IRAILA / 2 Egun

Donostia Festibala berriro ere badator egungo hiri musika, soinu berri eta momentuko artistengatik apostu eginez. Hip hop, dancehall, ska, cumbia, reggae, dub … eta beste hainbat musika estilo, gitarrak alde batera utzi gabe, dira Donostia Festibala sortzen duten aparteko nahasketak; urtero bezala, Donostiko Hipodromoan ospatuko direnak.

  • 8 EDIZIO
  • 18.000 AIKUS-ENTZULE

Hiri musika eta gaur egungo soinuak Hipodromoan.

GEHIAGO JAKIN

Festival Santaspascuas

Festival Santaspascuas

NAFARROA / GABONAK

Iruñeko bizitza kulturaleko ezinbesteko hitzorduetako bat. Jaialdi honen kontratazio artistikoa kudeatzen dugu, programazio irekia, heterogeneoa eta abangoardista eskaintzen duena, beti ere publikoa harritzeko asmoarekin, eta aldi berean, tokiko musika-zirkuituari laguntzen dio.

  • 5 edizio
  • 9.000 ikus-entzule

GOXO CLUB

GOXO CLUB

LEHENENGO GERALEKUA IRUÑEA / MAIATZAK 15 / 1 Egun

2018ko BIME edizioan jaio zen Goxo, jaialdi handi baten klub txiki moduan. Egungo hiri musikarentzako gunea da, bere sorreran “goxo, bero, sexy, underground” bezalako adjetiboekin izendatua. Gozatzeko, izerditzeko, gogoko izateko, atzealdea jaisteko eta dantza egiteko pentsatua. Orain Goxo hazten ari da, baita ibiltari egiten; hiri musika, trap, hip hop, reggaeton, R&B musikarekin galdu ezineko hitzordua, urtero penintsulako geletan zehar ibiliko dena.

El mundo, con la luna y el sol y dentro de un circulo de estrellas.

Kalorama

Kalorama

Lisboa / Iraila / 3 Egun

Musika, artea eta jasangarritasuna ardatz dituen jaialdiaren lehen edizioa datorren urteko irailaren 1, 2 eta 3an izango da, Lisboako Bela Vista Parkean. Esperientzia erreala, fisikoa eta bakarra. Lisboak denboran zehar bidaiatuko du eta musikak bere benetako esanahia sentituko du. Baina Kalorama ez da musika bakarrik, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekiko konpromiso sendoarekin diseinatu da eta jaialdietarako estandar berri bat sustatuko du.

  • Lehen edizioa
GEHIAGO JAKIN

Navia Suena

Navia Suena

Navia / UZTAILA

Navia Suena jaialdia ezinbesteko hitzordu gisa finkatzeko asmo sendoarekin jaio da. Hainbat faktore batzen dituen hitzordua: zuzeneko musikarik onena, diseinua eta artea, natura pribilegiatua, gastronomia ikaragarria, eta gainera iparraldeko berezko lasaitasunaz eta erritmoaz gozatzeko aukera paregabea.